Nor da SALTO?

Asteazkena, Maiatza 22, 2019

2001ean sortu zenetik, SALTO Systems-ek abangoardiako soluzio elektronikoak eskeintzen ditu kable edo giltzik gabeko sarrera kontrolerako. Hobekuntza jarraituagatik apustu egiten dugu eta konpromisoa hartuta daukagu bai berrikuntzarekin bai sarrera kontrola malguago eta teknikoki aurreratuagoen garapenarekin, edozein motako ate eta beharrei egokitu daitezen.  Mundu mailako merkatuan lider bezela sendotu gara, Gipuzkoatik mundura sarbide kontrolen soluzio elektronikoak eskeiniz.

SALTO-n gure inguru eta inguremenarekin, kirolarekin eta irisgarritasunarekin osoki konprometituta gaude.

Enpresa-jarduera garatzen duten aktore sozial bezala, gure ingurunearen eta klima-aldaketaren garapenaren gainean erantzukizuna dugula kontzienteak gara.

Gure ingurumen-inpaktua gutxitu nahi dugu, baliabide naturalen kontsumoa gutxituz eta gure karbono-oinatza txikiagotuz. Inpaktua zerora hurbil dadin, emisio-murriztapen politika bat jarraitzen dugu eta horregatik garatzen ditugu jasangarritasun politikak, gure jarduerak ingurumenan eduki dezaken inpaktua murriztuz, kontsumo arduratsuarekin, birziklatuz eta eraginkortasun energetikoarekin.

Kiroletako ekitaldien alde agertzen gara eta kiroletako programak garatzen ditugu. Gure fokua? Ezgaitasunerako laguntza, kirola eta sozietate-akzioa. Gure inguruan hainbat ekimen sozial lagundu eta bultzaten ditugu, kirola ardatz nagusi bezala erabiliz garapen sozialari laguntzeko: taldeak babestuz, ekimen solidarioetan parte hartuz, higikortasun txikiko kirolari paralinpikoak arro babestuz, hainbat irisgarritasun programekin eta kirola Gipuzkoan eta munduan bultzatuz. Kirolaren balioekin konprometituak gaude eta pertsona guztiek praktikatzeko aukera edukitzea nahi dugu, bere ahalmenak eta mugu fisikoak oztopo izan gabe. 

Garapen sozialean paper garrantzitsua jokatzen dugu free2move.org ekimenaren bidez eta egokitutako kiroletan higikortasun txikiko pertsonen partaidetza sustatzen dugu. Gainera, SALTO-k proiektu desberdinak babesten ditu (bakarkakoak eta taldekoak): 

- SALTO Bera-Bera
- Gurpil-aulkiko saskibaloia Gipuzkoan
- 2018tik 15K Donostiaren babesle nagusia gara eta baita Donostia Krossekoak
- Atletismoa Bidasoa eskualdean eskoletara, atleta federatutara, beterano eta emakumetara hurbiltzen duen Bidasoa Atletiko Taldearen (BAT) babesle nagusietako bat gara
- CAR - Club Atlético Rentería ere babesten dugu
- Ion Galarraga handbikerrari laguntzen diogu bere kirol egutegia bermeaz estaltzen
- Behobia – San Sebastián antolatzailea den CD Fortunari laguntzen diogu.

Kirola praktikatzea, ohitura osasungarriak eta solidaritatea sustatzen ditugu. Fomentamos la práctica deportiva, los hábitos saludables y la solidaridad. Kirola, gainera, ahalegina, talde-lana, gainditzea eta kooperazioaren sinonimoa da. Eta hauek gurekin bat datozen balioak dira. 

https://www.saltosystems.com/es/