22 de octubre de 2023

ES | EU

2 DISTANTZIA 3 MODALITATE

15k edo 5K. Aukeratu zure distantzia eta helburuak

Donostiako SALTO 15k Klasikoa funtsezko proba bihurtu da egutegian, atleta sorta handi baten beharrak asetuz. Hori dela eta, probak bi distantzia ditu, bat zorrotzagoa, 15km-koa, eta bestea 5km-koa eskuragarriagoa publiko zabalarentzat. Zure helburua zirkuitu azkar batean marka egitea, lasterketa luzeagoetarako indarrak probatzea edo running munduan hastea bada, Donostia 15K SALTO Klasikoa zuretzat egina dago.

Runner-ak, Rollers eta Handbike

Herri lasterketa honetan nahi duten kirolari guztiek har dezakete parte, kategoria, sexua edo adina bereizi gabe, eta hiru modalitate dituzte aukeran: irristailuak, esku bizikletak edo oinezko lasterketa.

Korrikalariak

15K Ibilbidea

Salto 15K DSS Klasikoak ibilbide erabat urbanoa du, itsas mailan, zirkulaziorako itxia, eta Donostiako leku esanguratsuenak igarotzen ditu, hala nola Kontxako pasealekua, udaletxea, bulebarra edo Zurriola hondartza. Irteera Madril Etorbidean da, eta helmuga Anoetako miniestadioan.

15K Ibilbidea Jaitsi ibilbidearen mapa

Ezagut ezazu probako hiri-zirkuitua eta bertan hiriko erakargarritasun turistiko nagusietako batzuk ezagutuko dituzu.

Izena emateko epea maiatzaren 16an hasiko da (10am)

Laster irekiko ditugu 2023ko "SALTO 15K-rako" izen emateak, Donostiako Oinezko Klasikoaren mende laurdena gaindituta daukagu. Ez galdu aukera!

Izena eman

5K Ibilbidea

Jende guztiari zuzendutako zirkuitua dauka Salto 5K DSS Klasikoak; erabat hiritarra, itsas mailan, trafikoari itxia, eta Urbieta edo Easo bezalako etorbide zabal eta erosoetatik doana. Irteera Madril hiribidean du eta helmuga Anoetako Mini estadioan.

Ezagut ezazu probako hiri-zirkuitua eta bertan hiriko erakargarritasun turistiko nagusietako batzuk ezagutuko dituzu.

Ohiko galderak

Lasterketan balioko duen txipa dortsalean txertatuta eramango duzuna da. Txip horiak ez du oraingoan ezertarako balio. Etxean laga ezazu.
Lasterketa aurreko egunetan mezu elektroniko bat hartuko duzu, zure dortsal zenbakiarekin.
Lasterketaren egunean bertan, unean uneko gorabeherei baino ez zaie erantzungo. 8: 00etatik 9: 00etara izango da Arropazaindegiaren sarreraren ondoan. Welcome Pointera dortsalaren bila hurbildu ezin direnek izen-ematean kdortsala eta partaideen poltsa etxean jasotzeko aukera hautatu beharko dute (urriaren 1a baino lehen izena ematen duten korrikalarientzat prestatua).
Bai, ez zaitez kezkatu. Zure dortsala jasotzen duen pertsonak inskripzioaren frogagiria ekarri beharko du, zure dortsal zenbakiarekin jasoko duzun mezu elektronikoarekin eta zure identifikazio agiri ofizialaren (NAN, AIZ edo pasaportearen) fotokopiarekin batera.
Belartza poligonoaren DECATHLON-ian kokatuko dugun Welcome Pointean (Fernando Mugica Kalea, 2, 20018 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa) hilaren 20an (15: 00etatik 19: 00etara) eta 21ean (10: 00etatik 14: 00etara eta 15: 00etatik 19: 00etara). Aurten ere, dortsala eta partaideen poltsa etxean jasotzeko aukera dugu, urriaren 1a baino lehen izena eman eta Welcome Pointera hurbildu ezin diren partaideentzat.

Main Sponsor

Institutional Partner

  • diputacion-foral

Main Partner

Official partner

  • BSK
  • fortuna-15kss

Official Supplier